2008-06-27

ERLOJUA eta EGUTEGIA

Oraingo honetan egutegia eta erlojua jarri ditut blogean. Horretarako interneten aurkitu ditut
egutegia www.free-blog-content.com/ eta erlojua www.clocklink.com/ helbideetan. Ezagutzen ditudan bakarrak. Egutegiak itxusiak dira baina ez det hoberik aurkitu. Bueno bere funtzioa egiten du. Helbideetan gustuko imagina aukeratu, helbidea kopiatu eta ondoren blogean HTML/javascript moduan gehitu ditut blogera.

HELBIDE INTERESGARRIAK

Gaurkoan blogean helbide interesgarrien txokoa egiten ibili naiz. Horretarako nahi nituen helbideak kopiatu eta blogean itxastea besterik ez. Hau gero eta errazago dijoa!

IKASGAIAREN HASIERA- ARIKETAK

Lehenik eta behin, taldekideak Jose Miguelekin elkartu ginan eta lanaren nondik norakoak esplikatu zizkigun. Ondoren taldekideak elkartu eta lanari ekin genion. Horretarako lehenik eta behin bakoitzak kontu bat ireki genuen googlen. Honela google docs-en ariketak elkarrekin konpartitu ahal izan ditugu. Leirek ireki zituen eta ondoren Olatz eta biok ariketak osatzen joan gara. Hona hemen emaitza:

1.TEKNOLOGIAK ZERTARAKO

2.TEKNOLOGIA ETA GURE IRAKASKUNTZA GIROKO ALDAKETAK

3. INGURUNEAREN ALDAKETAK IKASLEEN IKUSPEGITIK

4. BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA...NON,NOLA?

5. IKT