UROLAKO TRENAREN MEMORIAK
Urolako trena... zein pasarte zoragarriak datorzkidan burura.Txikia nintzenean sarritan joan ohi ginan Azpeitiatik Zumaiara hondartzara Urolako trenean. Bidaia abentura erromantiko bat zen, paisaia zoragarria, trenaren run-runa eta zarata. ..bagoi barruko iskanbila eta juerga. Autoan joatea baino mantsoagoa izan arren, gustokoagoa zen bidaia bertan egitea, autoak eskeintzen ez zuen zerbait bait zeukan trenak; zarata, mugimendua, estazioko geldierak, pika...hainbeste gauza.
1986anUrolako trena itxi zenean pena haundiarekin bizitu genuen.Nire ustez, erabaki okerra. Inbertsioa ez egitearren bailara bateko garraiobide garrantzitsu bat ixtea. Orain urteak pasa eta gero zenbatetan botatzen den faltan garraiobide publiko egoki bat, trena bezalakoa (eta ez horrenbeste auto), gainontzeko lekuekin komunikatzeko.
Zorionez trenaren euskal museo egiteko erabakiak berriro ere Azpeitiara Urolaren zaratak eta pasarteak ekarri zizkigun gogora, eta orain gutxienez ez dago hila trena, nolabait bizi. Paseotxo txiki bat eman daiteke garai haietan izan zena imaginatzeko.
Esperantzak beti du lekua eta espero degu egunen batean berriro ere Urola berritu bat martxan ikusi ahal izatea.